Gaur Gipuzkoako Txapelketako partidua jokatuko dute Ojuel eta Gorrotxategi pelotari hernaniarrek, Ohorezko Ligako senior kategorian, Ozkarbi taldeko Andreu eta Irureta pelotarien aurka. Taldeko lehenengo postua dago jokoan eta irabazlea finalaurrekora pasako da. Partidua aurreratzeko arrazoia da Ozkarbi taldeko bu jokalariak Mexikora joango direla asteburuan, Euskal Herriko Selekzioarekin, torneo bat jokatzera. Partidua beraz, gaur, arratsaldeko 19:30etan, kiroldegian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!