xake txapelketa herrikoia ari dira jokatzen Zumitza tabernan, eta aste honetan hirugarren jardunaldia izango da. Partida guztiak Zumitza tabernan izango dira, igandean, arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Txapelketan 24 lagun ari dira parte hartzen, eta momentuz hernaniarrak nagusi dira.
Igandean 11 partida
Igandean hamaika partida jokatuko dira, 22 lagunen artean; beste bik, Osak eta Gastesik, atsedena izango dute. Ondorengoak izango dira partidak: Ixidro/Breogan; Apeze/Navascues; Corral/Jon Altuna; Manso/Jon Mikel; Martiarena/Goikoetxea; Erdozio/Coffie; Elosegi/Ijurko; Arrieta/Lander; JR Altuna/Andreas; Lizaso/Korbeia; eta Cortes/Blanco.
Joan den
igandeko emaitzak
Igandean Zumitzan jokatutako partiduen emaitzak ondorengoak dira: Ixidro 1/Manso 0; Corral =/Osa =; Navascues 1/Martiarena 0; Breogan 1/Erdozio 0; Lander 0/Apeze 1; Jon Altuna 1/Arrieta 0; Ijurko 1/Andreas 0; Goikoetxea 1/ Cortes 0; Coffie 1/Lizaso 0; Blaco 0/Elosegi 1; Gastezi 0/ Jon Mikel 1; Korbeia 0/JR Altuna 1.