natza elkarteak antolatuta, Ariel Dorfman argentinarraren Herioa eta dontzeila lana antzeztuko dute, ostegunean, Biteri kultur etxean, arratsaldeko 19:30etan. Tortura da ardatza Dorfmanen lanaren ardatza tortura da. Diktadura ondorengo urteetan kokatua dago istorioa, eta haria da torturatutako pertsona eta bere ustezko torturatzaileak topo egiten dutenean sortzen den harremana.
Fito Rodriguezek itzulia
Fito Rodriguez unibertsitateko irakasle eta ikerlariak itzuli du lana eta Itziar Ituñok, Asier Sotak eta Ramon Agirre aktoreek antzezlanaren irakurketa dramatizatua egingo dute.