Hernaniko ‘aniztasun mapa’ egingo du datozen hilabeteetan Inmigrazioa Sailak

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 27a, 01:00

hernaniko Udalak Aniz­ta­suna eta elkarbizitzari bu­ruz­ko hausnarketa prozesua jarri nahi du abian. Horre­tarako, diagnosia eta hausnarketa prozesua egin nahi ditu, besteak beste. Etorki­nen kopurua gero eta haundiagoa da eta baita bere eragina ere; horretaz jabetuta, gaia jorra­tzea erabaki du Udalak.

Bi lan ildo
Prozesuak bi atal nagusi izango ditu: batetik, diagnosi kuantitatiboa egingo da herrian, mapa erreala osatzeko. Bestetik, sentsibilizazio jardunaldia antolatuko dute osatutako mapa erakusteko eta hausnarketa bultzatzeko herritarren artean.

Migrazioen eragina
Azterketa Anitzak elkarteak egingo du. Udala, herritarrak eta beste hainbat eragile jabetuta dira migrazio fluxuek eragina dutela politikan, gizartean, ekonomian, hizkuntzan eta kultur espazio askotan, besteak beste. Eta eragiten jarraituko duela adierazu dute. Horregatik, gaiaren kudeaketa gizarte eta administrazio guztien erronka bilakatu da. Honen­bestez, Udalak erron­kari heldu nahi izan dio. Lehendabiziko pausua Egitasmoaren bultzatzaileek adierazi dute lehenengo pausoa izango dela prozesuaren helburuak Hernani­ko gizarte eragile desberdinekin konpartitzea. Hortik aurrera, hurrengo lau hilabeteetan, hausnarketa jarriko dute martxan herritarren artean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!