Joan den ostiralean, XVIgarren sagardo txapelketa izan zen Xalaparta elkartean eta Zelaiak irabazi zuen 1.144 punturekin. Ondoren Setien izan zen 1.054 punturekin eta hirugarren, Altzueta 1.052 punturekin. Elkartea lepo bete zen eta giro ederrean egon ziren. Afaria girotzen Garin eta Aterpe bertsolariak aritu ziren. Argazkian azaltzen dira hiru irabazleekin eta presidentearekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!