trindoor deitu diote txapelketari, eta Eitb-k antolatzen du. Hiru hernaniar dira tartean, eta lan polita egiten ari dira; finalerdietara sailkatu dira, larunbatean Aizarnazabali irabazita. Abenduaren 5ean dute finalerdia, Markinaren kontra, eta irabazten badute, abenduaren 26an finalean izango dira beste 3 herriren kontra.
‘Areto barruko’ kirola
Ergometroan km 1, zintan korrika 2 km, eta bizikleta estatikoan 5 km; horiek dira hiru probak. 16 herrik hartu dute parte, eta Hernaniren izenean Arkaitz Goñi, Asier Larrañaga eta Xabier Errazkin ari dira. Marka polita jarri dute, 15’55; oraingoz, bigarren markarik onena, Markinak baino segundu bat gehiagorekin; hurrengoak urruti xamar dira. Orain, hilabete dute prestatzeko, Markinaren kontra jokatu behar baitute abenduan; aurrean izango dute, besteak beste, Amets Txurruka, txirrindulari famatua.