Auzo festa, udazken giro ederrean

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 26a, 01:00

Auzo giro ederrean bildu zen atzo jendea Ereñotzuko plazara. Inguratutakoek probatu eta ikusi zituzten: gaztainak, pastelak, eztia, barazkiak, sagardoa, eta aurten berriak ziren ogia eta loreak. Patata tortila lehiaketa ere izan zen, eta, Amaia Uriak irabazi zuen. Aste honetan, udazken kulturalak beste bi ekitaldi izango ditu: ostegunean, Tadzikistan eta Kirgizistan bizikletan, 19:30etan; eta ostiralean, ber­tso afaria, 20:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!