Gotzon Huegunek marmol txurizko lapida bat egin du, berpizkundea irudikatzen duena

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 25a, 02:00

Eskultura egiteko ardura enkarguz jaso zuen eta hiru hilabete pasa ditu obra egiten.

GOTZON Huegun hernania­rrak lapida bat egin berri du, zehazki, lapida baten frontisa egin du. Obra mar­mol txuriz dago egina, eta enkarguz jaso zuen eskaera.

Berpizkundea irudikatzen duen lapida

Lapida egiteko eskatu zion pertsonak berpizkundea iru­dika­tuko zuen obra nahi zuen, eta Victor Goikoe­txe­aren bitartez iritsi zen Gotzon Huegunengana.
Lapida egiteko garaian ikus­ten aritu ziren Errenazi­men­duko, Barrokoko eta Manie­­rismoko lanak. Azke­nean, ardatz hartu zuten El Greco aristaren El entierro del Conde de Orgazen pinturako zati bat. Hortaz, lapida maisulan baten errepro­duk­zioa da. Huegun eskultoreak egin­dako lanak dituen neurriak ondorengoak dira: 2 metroko altuera, 1,20 me­tro­ko zabalera eta 25 zentime­troko lodiera; eta 2.500 kilo pisatzen du.
Huegunek hiru hilabete behar izan ditu Lapida egiteko eta egunean be­de­ratzi-hamar ordu aritu da lanean.

Marmol txuriz egina
Lapida egiteko erabilitako materiala marmol txuria da. Eskultoreak adierazita­koa­ren arabera, lehendik ere ari­tua da marmolarekin lanean, baina beti marmol beltza­rekin: «marmol txuria oso fina da, bukaera ona du eta oso xamurra da; definizio oso ona duen marmola da».

Bizilagunei eskerrak

Bestalde, Gotzon Huegunek es­kerrak eman nahi izan dizkie bi­zilagunei, obra egin bitartean soi­nu eta hauts asko atera baitu. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!