Gipuzkoako txapelketako hiru partidu jokatuko dira gaur goizean Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 25a, 02:00

Gipuzkoako txapelketaren barruan, eskuz binakako hiru partidu jokatuko dira gaur Hernanin. Goizeko 10:30etatik aurrera izango dira. Lehenengo partiduan jubenilak lehiatuko dira: Lopez eta Elorzak Igeldoko Lizardi taldearen aurka jokatuko dute. Ondoren, seniorretan, Ezeiza eta Elorza Usurbil taldearen aurka neurtuko dira eta Oiaga eta San Sebastian Aurrera Saiazen aurka.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!