Garai zaharrak gogoratzeko aukera, Hernaniko Kronikan

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 25a, 02:00

Herria hobeto ezagutzeko eta ulertzeko historiara jotzea ona izaten da. Baina hortaz aparte, norberarentzat ere erakargarria izaten da bere herrian bera oraindik jaiotzeko egonik, zer gertatu zen jakitea. Kronikan, zenbait gertakari argitaratuko dira hemendik aurrera, baina informazio gehiagoren gose den edozeinek Udaleko artxi­boetara joatea besterik ez du barne jakinmina asetzera.

Joxe Garinek lan haundia du egina artxiboetan
Joxe Garin hernaniarrak ar­txiboetan egindako lanari es­ker, 40garren hamarkada buka­­e­rako berrietatik hasi eta 1986 ­urtera arteko gertakariak eza­gutu daitezke. Batik bat, Gal­deanok El Diario Vascon ida­tzitako kronikak dira, bai­na La Voz de Españako beste batzuk ere badira, besteak beste. Artxiboetan, ordea, 1986tik 1996ra bitar­tean hu­tsune haundia dago. 1996 ur­tean, Txuso sartu zenean, heldu zitzaion berriro ere informazioa biltzeko lan horri. Dena dela, Txusok Kro­ni­kari azal­du dionez, serio, jarraipen zehatza egiten ere, ez ziren 1999-2000garren ur­te­ra arte hasi. Or­dutik, udalak erosten di­tuen 8 egunkarie­tatik lort­utako artikulu guz­tiak gorde­tzen dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!