Karobi elkarteak garagardo festa antolatu du, laugarren aldiz, azarorako

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 25a, 02:00

Bazkideek gaur dute izena emateko azken eguna; bazkide ez direnek bihartik ostiralera bitarte izango dute aukera.

azken lau urteetako ohiturari jarraituz, aurten ere garagardo festa antolatu du Karobi el­karteak. Azaroaren 6an, os­tiralean, izango da gaueko 20:30etatik aurrera. Elkartean bertan izango da.
Izena emateko aukera baz­kideek eta bazkide ez di­renek dute. Elkartera jo behar da horretarako.

65 pertsonentzako lekua
Gehienez 65 pertsona apun­tatu daitezke Karobik antola­tutako garagardo festan eta izena emateko epea zabalik dago bazkideentzat. Gaur du­te azken eguna apunta­tzeko. Bazkide ez direnek, berriz, bihartik ostira­lera bi­tarte izango dute izena ema­teko aukera.

Ohiko menua
Beste urteetan bezalako me­nua izango da aurten ere; ga­ragardo festetan izan ohi de­n menu bera. Aukeran izango dira: txerri ukondoa, sal­­txi­txak, patata purea eta ga­ra­gardoa. Menuaren pre­zi­oa 15 eurokoa da per­tso­nako. El­kartekoek aurten ere, giro ezin hobea espero dute. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!