jazzaren barruan ospetsuak izan diren musikari haundien omenez, kontzertua antolatu dute Hernanin, datorren ostiralean. Kontzertua Mikel Andueza iruñarrak emango du, bere taldearekin batera, eta Biterin izango da, arratsaldeko 19:30etatik aurrera.
Mikel Anduezari dagokionez, ikasketak Madrilgo Errege Goi Kontserbatorioan egin zituen, eta egun Musikene ikastegiko irakaslea da.
Hasieran galdera ugari erantzungo ditu Anduezak
Kontzertuaren hasieran, musikari haundi horien inguruko galdera ugari erantzungo ditu Anduezak. Galderak, besteak beste, ondorengoak izango dira: Zein da Ornette Coleman? Zergatik da hain garrantzitsua Charlie Parker jazzaren historian? Zer ekarri zuen jazzera John Contranek, historiako saxofoi jotzailerik garrantzitsuena izateko?
Galdera hauen helburua da interprete guzti hauen inguruko azalpenak ematea, eta bide batez, Anduezak berak duen iritzia jakitea.
Musikari bakoitzaren omenez obra bat egin du
Mikel Anduezak, berak hautatutako saxofoi jotzaile bakoitzaren omenez, obra bat egin du, eta hauek kontzertuan joko ditu, berak zuzentzen duen taldearekin batera. Anduezak zuzentzen duen taldea osatzen dute jazz nazionaleko musikari ospetsuek, hau da, Alejandro Mingotek (gitarra), Javier Mayorrek (kontrabaxua) eta Asier Oleagak (bateria).