Antzerki Zikloak ez du egin hutsik, aurten ere, aretoa beterik

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 24a, 02:00

asteartean hasi zen Antzerki Zikloa herenegun bukatu zen urteroko moduan, hiru antzezlan eskainita. Eta urtero bezala, aurten ere jendez beteta izan da Biteri. Saio bakoitzean 170 ikusle sartu daitezke aretoan eta kontuan izanda hiru egun izan direla, guztira 510 ikusle biltzeko aukera zegoen, eta arduradunen arabera, ez ziren urruti ibiliko, izan ere, «azken egunean, ostegunean, 6 sarrera bakarrik geratzen ziren saltzeko».

Hiru antzezlanetan aretoa betea
Aurtengo zikloan eskaini di­ren hiru antzezlanak izan dira Marica de playa, Kanpaiak jo bitartean eta Lola ikusten baduzu, esan aberatsa dela. Hiru an­tzezlanek bete zuten aretoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!