Hernaniko Udal Kirol Patronatuak eta JOCC Zikuñako ama zikloturista taldeak elkarlanean antolatuta, bizikleta irteera izango da bihar, Lehen Hezkuntzako 3garren mailako eta 6garren mailako ikasleentzat. Irteera goizeko 10:00etan egingo dute, Atsegindegitik, eta Urbieta kalean barrena, Hernani ingurutik ibiliko dira. Irteera hau ikasleei zuzendutakoa bada ere, gurasoek ere izango dute parte hartzeko aukera. Irteeran parte hartzeko, ikasle bakoitzak bere bizikleta eraman beharko du, eta kaskoa ere jantzita eraman beharko du. Irteeran baita ere parte hartu nahi badute 7 urte bitarteko ikasleek, hau da, LH 2garren mailatik beherakoek, gurasoekin joan beharko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!