Txarlik perretxikoekin egiteko hiru errezeta erraz eta goxo luzatu dizkio Kronikari.
Zuztarrekin saltsa eginda
Onddoen zuztarrak oliotan egin tipularekin. Turmixean pasa. Txapelak labean jarri, olio eta gatz piska batekin. Saltsa gainean jarri eta labera sartu, 10 minutu ahal den berorik haundienarekin.
Arraultza gainean dutela
Onddoak xerratan moztu eta labean egin, olio eta gatzarekin. Egin eta gero, arraultzaren gorringo gordina jarri bere horretan, irabiatu gabe.
Nahaskia
Kategoriko nahaskia egiteko Xixa horiak, Gibel urdinak eta Onddoak behar dira. Tipularekin egin, olio eta gatzarekin.