Hernaniko mutilek bihar izango dute ligako aurreneko partidua. Galdakaon jokatuko dute, goizeko 11:45etan. Joan den urtean ligako partidu guztiak irabazi zituen talde hernaniarrak «baina diru falta zela eta, ezin izan zuen igoera fasea jokatu». Aurten ere liga irabazi eta igoera faserako sailkatzea izango dute helburu, eta orain jokatu ahal izateko esperantza dute.
Nesken taldeak ere bihar jokatuko du, Iruñean, ligako bigarren partidua izango dena. Joan den asteburuan Galdakaoren kontra galdu ondoren, Navarvoley taldearen kontra aurreneko gairapena lortzeko asmoarekin joango dira Nafarroako hiriburura. Partidua 12:00etan izango da.