Hernanik lidertza eustea izango du bihar helburu Bartzelona

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 24a, 02:00

Hernaniko errugbi talde nagusiak, Senior A mailan joka­tzen duenak, Bartzelonan izango du partidua bihar, Bar­ce­lona Universitario Club taldearen kontra, 12:30etan. Gaurko partidua irabaziz gero, errugbi taldeak lidertzari eutsiko dio bihar, orain Bartzelonarekin puntutan berdinduta baitago. Euskal Ligan aritzen diren jubenilek Bera Bera taldearen kontra jokatuko dute gaur, 12:15etan, Landaren. Kadete mailakoak ere gaur jokatuko dute, liga berdinean, Bera Beraren kontra baita ere; Landaren 11:00etan hasita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!