Gipuzkoako txapelketako hiru partidu gaur, horietako bat Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2009ko urriaren 24a

GIPUZKOAKO pelota txapelketa aurrera doa, eta gaurkoan hiru partidu izango dituzte Hernaniko pelotariek. Kadete mailan, eskuz binaka, Erniopek Urkizu eta Murgiondoren kontra jokatuko du, gaur, arratsaldeko 16:00etan hasita, Adunan. Eskuz banaka berriz, baina jubenil mailan, Usurbilen kontra jokatuko du Markel Lizeagak. Partidua Usurbilen izango da, gaur, goizeko 10:30etan hasita. Azkenik, paletan ibiltzen diren neskek, Urdangarin eta Semperrek, Ramuntxoren kontra jokatuko dute. Partidua Hernanin izango da, gaur, arratsaldeko 15:00etan hasita.

Emakumea Pelotariko 3 partidu kiroldegian
Gaur aurreneko eta bigarren mailako partiduak izango dituzte, Emakumea Pelotari txapelketan jokatzen duten pelotariek. Partiduak Hernaniko kiroldegiko frontoian izango dira, gaur arratsaldeko 16:00etatik aurrera, eta ondorengoak izango dira: Ezenarro-Arrizabalaga/Garazi Jauregi-Lendi­nez; Garbiñe Tijero-Ezkur­dia/Domin­guez-Nagore Zabala; eta Fernandez-Goiatz Manzisidor/Etxegia-Arozena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!