Aidurrek lider jarraitzen du bostetik bost partidu irabazita

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 25a, 02:00

Aidurrek, Gipuzkoako 3ga­rren mailako taldeak, jokatu­ta­ko bost partiduta­tik bosgarren ga­rai­pe­na lor­tu zuen atzo Ga­mon Car­­pin­teria taldeari 6-1 ira­ba­zi­ta. Hala, lider jarrai­tzen du. Aidur hasieratik ja­rri zen aurretik, 2 gol sar­tuta, baina donostiako talde­ak gol bat sar­tzea lortu zuen eta estu hartu zuen Hernaniko taldea lehe­nengo zatian. Bigarre­ne­an, ordea, golak bata bestea­ren atzetik iritsi ziren. Davi­dek 3 sartu zituen, Unaik 1 pe­naltiz eta Ander Vazquezek 2.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!