azken partiduetako bolada onari eustea izango du helburu gaur Hernanik Oiartzunen kontrako partiduan. Gaurko partiduarekin gainera, irabaziz gero, sailkapenean gora egiteko aukera paregabea izango du. 16:15etan izango da, Oiartzunen.
Aurkari zuzena da Oiartzun
Sailkapenari begiratuz gero, Oiartzun aurkari zuzena da txuri berdeentzat. Hernaniarrak zazpigarren postuan daude, 10 punturekin, eta Oiartzungoak bi postu gorago, 11 punturekin. Horrez gain, bigarren eta hirugarren postuan dauden Pasaia eta Zarautzek bi puntu gehiago besterik ez dituzte; hau da, 12 puntu. Beraz, Hernanik gaur irabaziko balu, 13 punturekin jarriko litzateke.
Jon Loran entrenatzaileak Kronikari adierazitakoaren arabera, txuri berdeak bolada onean dira: «pixkanaka ari gara sailkapenean igotzen eta taldea moralki indartsu dago, ondo, konfiantzarekin. Hala ere, oraindik lan asko dugu egiteko».
Hernani-Luberri bihar Emakumezkoen ligako taldeak bihar izango du partidua. Etxean izango da, Zubipen, arratsaldeko 16:30etan.