Alkatea kargutik kentzeko arrazoiak zehazteko eskatuko du Hernaniko Udalak

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 24a, 02:00

alkatea kargutik ken­tze­ko eskaera aztertzeko Giza Esku­bideen Batzordea bildu zen ostegunean udale­txean. Udal alderdi politikoek adie­razi zuten eskaera egiteko erabilitako txostena zehaztu egin behar dela, bertan adierazitakoak ez baitaude argi, ez zer esan nahi duten, ez zertan oinarritzen diren. Gaiaren garrantziaz ja­betuta, alderdiek zehaztasun eta informazio gehiago eskatu zuten. Udal Gobernu Taldea ere eskatzearen alde azaldu zen, nahiz eta, Marian Beitialarrangoitia Al­katearen esanetan, beren «irakurketa propioa egina izan».

Eusko Jaurlaritzari eta Diputazioari ere txostenak eskatuko dizkiote
Hamaikabatek eskaera iritsi ze­nean eskatu bezala, Udal tal­de guztiak ados azaldu ziren, eskatutako zehaztasu­nak jaso ondoren, Eusko Jaurla­ri­tzako eta Diputazioko adi­tuei txosten teknikoak eskatzeko.

Alkatea kargutik kentzeko eskaera
Duela hiru aste Espainiako Justizia Ministroak Francisco Caamañok adierazi zuen Henaniko Udalak Marian Beitialarrangoitia Alkatea bere kargutik kendu behar zuela, bere garaian egindako akusazio batzuk medio. Eskaera urriaren 7an iritsi zen Hernaniko Udalera, Eus­ko Autono­mia Erkidegoko Espainiako Gobernu Delega­tua Mikel Cabiecesen bidez. Udala eskaera aztertzen ari da, eta horretarako, hainbat erakunderi beren aholkua eskatu die, gaiaren larritasuna kontuan izanda.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!