Goizueta eta Aranon bete dute urgentziako mediku zerbitzuaren hutsunea

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 24a, 02:00

duela urtebete ingurutik, ur­gentziako mediku zerbi­tzurik gabe daude Goizueta eta Ara­non eta urte guzti honetan Osasunbiderekin, Nafarroako osasun zerbitzu­arekin, makina bat bilera egin ondoren, abuztuaren 31n ho­betsi zen Tolosan, Osakide­tzan lan egiten zuen mediku bat kontratatzea. Mediku horrek, ordea, aste­gunez, astelehenetik osti­ra­lera, egingo luke lan eta asteburutako zerbitzurik ez luke emango. Horretarako, Hernanin lan egi­ten duen mediku goizuetarrak bere burua eskaini du ahal duen asteburutan edo jaiegunetan lan egiteko. Hala moldatuko lira­teke hemendik aurrera Goizueta eta Aranon.

Biak boluntarioak
Aurreko medikuak hutsik utzi zuen postua betetzeko boluntario aurkeztu zen To­losan lan egiten duen medi­kua. Goizueta eta Aranon as­tegunez urgentziako medi­ku zer­bitzua emateko bere bu­rua eskaini zuen. Aste­bu­ru­etako zer­bitzua­ren hu­tsu­nea be­tetzeko, be­rriz, Joxe Javier Etxeberria goizuetarrak es­kai­ni zuen bere burua. Etxe­berriak Her­nanin egiten du lan, Her­naniko medikua da berez, eta ahal duen as­teburu eta jeiegunetan beteko du ur­gentziako medikuaren lekua. Orain arte ere askotan jo izan dute beregana herritarrek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!