Herritarrei atez ateko zabor bilketari buruzko azalpenak ematen hasi da Udala

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 24a, 02:00

atez ateko zabor bilketa jarriko da laister Hernanin. Aurreko hilabeteetan Udalak bilerak egingo ditu zonal­de­ka eta sektoreka, besteak beste. Herenegun egin zuten lehe­nengo bilera, besteak bes­te, Marian Beitialarran­goitia Alkatea ere bertan zela, Udal ordezkari, Usurbilgo ordez­ka­ri eta gaian adituak diren pertsonekin. Bileran batez ere atez ateko zabor bilketa sis­tema zergatik aukeratu du­ten adierazi zu­ten. Xehe­ta­sunak aurreran­tzean egingo diren bileretan emango dituztela adierazi zuten.

Merkeena, osasuntsuena eta birziklatze haundiena bermatzen dituena
Atzoko bileran batez ere, atez ateko zabor bilketa zergatik jarriko den adierazi zuten. Horretarako, beste aukerak zergatik ez egin adierazi zu­ten. Zabortegien eta erraus­tegien desabantai­lak aipatu zituzten. Eta adirazi zutenez, ez dago sistemarik atez ateko bilketak adinako berrerabil­tze emai­tza onik duenik. Gai­nera, adie­razi zuten kon­tuak egin­da, atez atekoa ez dela beste sistemak baino ga-restiagoa. Osasunari kalte gutxien egi­ten diona ere bera dela adierazi zuten.

Zonaldeka eta sektorekako bilerak
Udalak 20 bilera inguru egin­go ditu datozen asteetan, sek­toreka eta auzoka, esate bate­rako, herritarrei sistemaren nondik norakoak azaltzeko. Datorren astean, astelehe­nean, Sandiusterrin bilduko dira Santa Barbara eta Li­zeaga auzoetako bizilagunak, 19:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!