Hemendik 20 urtera Gipuzkoa nola egongo den jakin nahi du Diputazioak eta horretarako G+20/Gazteak500 proiektua jarri du martxan. Proiektu hori aurrera eramateko Elhuyar Aholkularitza kontratatu du eta azken hori Hernaniko gazteen bila dabil.
20 gazte 16-24 bitartekoak
Gipuzkoako eskualde ezberdinetan bina saio egingo dira eta Buruntzaldekoak Hernanin izango dira: azaroaren 6an eta 20an, 18:00etatik 20:00etara. Saioetarako 20 gazte behar dira 16-24 urte bitartekoak eta parte hartzeko dei egin diete gazteei.