datorren astelehenean, Duo Jade talde kubatarra eta Oskar Estanga musikari nafarrak kontzertua emango dute Biterin, Azeri taldeak antolatuta. Kontzertuan Kubako doinu, erritmo eta ahotsak eta bertakoak nahastuko dira. Guztira 15 abesti joko dituzte. Horien artean, Pirritx eta Porrotxen azken laneko bi kanta berri ere entzuteko aukera izango da. Arratsaldeko 20:00etan hasiko da.
Pirritx eta Porrotxen lan berriaren aitzakian
Duo Jade taldea Pirritx eta Porrotxen azken lanean parte hartzera etorri dira Euskal Herrira. Zehazki bi abesti grabatzera etorri dira: Kukurrukuku eta El Sijusito Platanero. Lehenengo abestia euskaraz da eta Yanaysa Prieto eta Maygred Bourricaudy bikote kubatarrak euskaraz kantatuko dute. Bigarren abestia kubako doinuekin egina da eta beren hizkuntzan, gazteleraz.
Grabaketaren aitzakian, Euskal Herriko herri ezberdinetan ari dira kontzertuak ematen: Usurbilen, Durangon, Zaldibian... izan dira. Astelehenean, berriz, Hernanin ariko dira.
Musika estilo ezberdinak
Kubako ukituarekin
Prietok eta Bourricaudyk osatutako Duo Jade taldeak kubatar musika garaikidea deiturikoa jotzen dute. Batez ere beraiek sortutako errepertorioa dute eta lantzen dituzte era guztietako musika estiloak. Brasileko musika, iparramerikarra, rap, funky, hip-hop, blues... jotzen dituzte. Hala, musika tradizionala, garaikidea, kubatarra eta unibertsala uztartzen dituzte.