Galarretan karril bat estutuko dute gaurtik ostiralera bitarte

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 23a, 02:00

gaur goizeko 10:00etatik aurrera, GI-3401 errepidean, hau da, Oriamendirako errepidean, karril bat estutuko dute Donostiako bigarren zinturoiko lanak direla eta, Bide Azpiegituretako Depar­tamenduak jakinarazi duenez. Estutzea Galarre­tako biribilgunetik Ospitale­e­tara igo­tzeko hasierako za­tian izango da eta horri esker egingo dituzte urte hasieratik izan den desbideraketa kentzeko, egin behar diren az­ken lanak. Karrila estutzeak urriaren 30era arte, datorren ostiralera arte iraungo du.

Karrila estutu beharra errepideak ohiko ibilbidea berreskuratzeko
Urte hasieratik izan den desbideraketari esker, tunel artifizial bat eraiki dute, bigarren zinturoiaren enborra GI-3401 errepidearen azpitik pasa dadin. Hori GI-3401 errepideak bere ohiko ibilbidea berreskuratzen duenean izango da eta ho­rretarako, Donostiarako ka­rrila estutu beharra dago orain desbideratua dagoen zatian. Bide Azpie­gi­ture­tako De­partamen­dua­ren esanetan, «horrela bakarrik egin ahal izango dituzte azen lanak, hau da, azken hilabeteotan itxita egon den zatiaren aglomeratu eta berregokitzekoak, langile eta erabiltzaileentzako segurtasun baldintza egokietan». Metro erdia estutu Donostiarako norabidean do­an karrila bakarrik estutuko dute, GI-3401 errepideko 0,130 eta 0,330 kilometro pun­tuen arteko zatian eta ka­rril horren zabalera 3,5 me­trotik 3 metrora estutuko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!