natza Errotaren Ardatza Kultur Elkarteak antolatuta, Ariel Dorfman idazle argentinarraren Heroia eta dontzeila antzezlana izango da Biterin urriaren 29an, datorren ostegunean. Dorfmanek tortura darabil gaitzat antzezlanean. Txileko diktaduraren ondoko garaietan kokatzen da. Irakurketa dramatizatua Fito Rodriguez idazle gasteiztarrak egin duen itzulpenaren bidez, Itziar Ituño, Asier Sota eta Ramon Agirre aktoreek antzezlanaren irakurketa dramatizatua egingo dute. Emanaldia arratsaldeko 19:30etan hasiko da. Sarrera doan izango da.