`Honduras zutik´ hitzaldia gaur, Estatu kolpeak eragindako egoera ezagutzeko

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 22a, 02:00

mundu bat elkarteak giza eskubideen aldeko topaketa egin berri du Donostian eta gaurko, Honduras zutik hi­tzaldia antolatu du Her­na­nin. Hizlaria Betty Matamo­ros izango da, Honduraseko Estatu kolpearen aurkako frontearen nazioarteko arduraduna, eta Bloque Popula­rreko kidea. Matamorosek azalduko du estatu kolpearen nondik norakoa eta kolpearen ondorioz egoera nola dagoen Hondurasen. Ameri­ke­tan, oro har, izan duen inpaktua ere azalduko du. Hitzaldia Biterin izango da eta arratsaldeko 19:00etan hasiko da. Matamorosek orduerdiko azalpena emango du eta ondoren, galderak egiteko aukera izango da.

Garrantzitsuena informazioa zabaltzea
Matamorosek Kronikari azal­­dutakoaren arabera, mu­gimendutik enfokatutako ikus­­puntua emateko aukera dute foro eta hitzaldi hauen bidez eta bere ustez, «garran­tzitsuena hori da, han gerta­tzen denaren informazioa zabal­tzeko aukera izatea». He­mengo hedabideetan Hon­du­raseko egoerari buruz za­baltzen den informazioa egokia den galdetuta, Mata­mo­rosek dio iturri ofizialek «errealitatea ezkuta­tzen» du­tela. Horrez gain, azaldu du, beraiek ez direla, esaten den bezala, presidentearen aldekoak, baizik bake prozesuaren aldekoak. «Eta noski, herriak aukeratutako presidentea onar­tzen dugu».

Hitzaldira joateko bi arrazoi
Matamorosen esanetan, gaur Hernanin izango den hitzaldira joateko bi arrazoi badira, gutxienez. Alde batetik, «gure benetako egoera zein den jakiteko eta giza eskubideak urratu zaizkigula zabaltzeko bidea izango da» eta bestetik, «ia beti gizonezkoak dira politikaz hitz egiten dutenak eta kasu honetan emakumezkoa izango da, gure herrian oso mugatua dagoen aukera».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!