Gaur, arratsaldeko 18:30etan, Zerbitzu Publikoetako, Merkataritza eta Turismoko ohiz kanpoko batzordea bilduko da Udaletxeko Areto Nagusian (2garren solairuan). Besteren artean honako gaiak landuko dira: atez ateko bilketari buruzko informazioa; Usurbilgo atez ateko hondakinen bilketa bertatik ezagutzeko gonbitea Hernaniko Udaleko ordezkari politikoei; eta Udalerriko pintadei buruzko informazioa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!