«Pasa den asteko operazio polizialaren atzean, operazio politiko argia dago»

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 21a, 02:00

amnistiaren Aldeko Mu­gi­menduak prentsaurrekoa eman zuen atzo Hernanin, joan den asteko atxiloketen inguruko balorazioa egiteko eta egungo egoera politikoaren azterketa egiteko. Bertan izan ziren atxilotuak eta espetxeratuak izan ziren per­tsonen senideak, atxilotu eta aske utzi zituzten pertsonak eta abokatuak, besteak beste.

Estrategia errepresiboa
Joan den asteko bi polizia operazioen inguruko iritzia eman zuen AAMk: «estatuak bere bide errepresiboan urratsak ematen jarraitzen du. Urrats errepresibo bakoitzak, polizia operazio bakoitzak, helburu eta jomuga argia du: Euskal Herrriaren aldaketa politikoa eta demokratikoa galaraztea». Erantsi zuen, «aspaldian baino gardenago eta gordinago» jotzen duela errepresioak. AA­M­ren esanetan, «astearteko operazio polizialaren atzean operazio politiko argia dago».

Elkartasuna ezabatu nahi
AAMk aipatu zuen ostiralean espainiar Entzutegi Gorenak Askatasuna eta Amnistiaren Aldeko Batzordeei zegokien epaia eman zuela, hamar eta zortzi urte arteko espetxe zi­go­rrak, «eta ondorioz zortzi euskal herritar atxilotuak eta espetxeratuak izan ziren». Adierazi zuenez, «Estatua errepresio politikoa eremu be­rrietara hedatzen ari da, bai­ta intentsitatez igotzen ere».

Egoeraren argazki zehatza
Adierazi zuten atxiloketek Eus­kal Herrian bizi den ego­era­ren argazki zehatza eskain­tzen dutela, «errepresio politikoa da espainiar gobernuak, fran­tziar gobernuaren lagun­tzaz, Euskal Herriari egiten dion eskaintza politiko bakarra».

Bi egoera posible
AAMren arabera bi dira Euskal Herrian eman daitezkeen egoerak: «gerra eta errepresio egoera edo prozesu demokratiko baten bidez etorriko den bake eta konponbide egoera». Bere esanetan «argi dago espainiar gobernua bi egoera hauetatik non kokatzen den. Bestaldean gaude errepresio eta gerra egoera gainditu eta Euskal Herrira demokrazia eta bakea ekarri nahi ditugunak». Horretarako esan zuten, be­har beharrezkoa ikusten dutela herritarren mobilizazioa, eta zentzu horretan balorazio oso positiboa egin zuten joan den larunbatean Donos­tian egindako manifestazioarena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!