datorren astelehenean Euskal Herriak eta Kubak bat egingo dute musikaren bidez Hernanin. Duo Jade talde kubatarrak eta Oskar Estanga musikari nafarrak kontzertua emango dute Biterin, 20:00etan, Azeri taldeak antolatuta. Herenegun prentsaurrekoan azaldu zutenez, guztira 15 abesti inguru joko dituzte; batzuk Jade taldearenak izango dira, beste batzuk Estangarenak, eta zenbait elkarrekin kantatuko dituzte. Azken horiek Pirritx eta Porrotxen bi abesti berri izango dira: Kukurrukuku eta El Sijusito platanero.
Bidaia aprobetxatuz
Pirritx eta Porrotxek kaleratuko duten lan berriko bi abesti horiek grabatzera etorri da Euskal Herrira Jade taldea eta bidaia aprobetxatuz, herri ezberdinetan eman dituzte kontzertuak: Usurbilen, Durangon, Zaldibin... Orain berriz, Hernanin. Kubako taldeak musika tradizionala, garaikidea, kubatarra eta unibertsala nahasten ditu. Estilo ezberdinetako musikei ukitu kubatarra ematen die.