Etxe bateko sukaldea erre zen atzo, Lizeaga kalean

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 21a, 02:00

atzo goizean Lizeaga kaleko etxe bateko sukaldeak su hartu zuen. Udaltzainek Kro­nikari adierazitakoaren arabera, zehazki, goizeko 11:20­etan jaso zuten sutearen abisua. Etxean ez zegoen inor eta ez zen zauriturik izan. Sutea zerk eragin zuen azaltzeko, suhiltzaileek esandakoaren arabera, «etxekoek sukaldeko suren bat piztuta utzi zuten ahaztuta eta horren ondorioz hartu zuen sukaldeak su».

Sukaldea bakarrik erreta
Udaltzainaren azalpenaren arabera, «sukaldea guztiz erreta dago baina etxearen gainerakoan ez du kalterik eragin suteak. Barrura sar­tzerakoan sukaldeko atea itxi egin genuen eta horregatik ez zen zabaldu etxe osoan». Etxekoek, beraz, ez dute etxea utzi beharko suteak eragindako kalteak direla eta.

Bizilagunak ere ondo
Sutea piztu zen etxebizitzan ez zegoen inor momentuan, hutsik zegoen eta ez zen inor zauritu udal­tzainek jakinarazi zutenez. Etxebizi­tza ondoko bizilagunek ere ez zuten kalterik izan, ez osasun aldetik, ez eta material aldetik ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!