Diapositiba emanaldiarekin hasiko da gaur Ereñotzuko Udazken Kulturala

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 20a, 02:00

Udazken Kulturala antolatu dute aurten ere Ereñotzu auzoan, urtaro berriari hel­tzeko. Udarako eta udazkeneko fruiturik goxoenak el­kar­tuko dituzte, esate baterako, Andoni Oiartzabal auzotarrak Indian barrena egindako bidaiaren irudiak eta udazkeneko gaztain goxoak.

Eskalada bideak hizketagai
‘Trangoko dorreak’ izeneko diapositiba emanaldia izango da gaur, Alpimanbo taldearen eskutik. Flame eskalada bidearen gora beherak azalduko dituzte. Arratsal­de­­ko 19:30etan izango da, Ereñotzuko kultur etxean.

Etxolaberriko auzolandegia
Etxolaberrin, espeleologia la­netan ibili dira azkenaldian kobazuloan sartuta eta han ikusi eta ikasitakoen inguruko DVDa emango dute eta azalduko dute ostegunean bertan lanean aritu diren Fe­lix Ugarte el­­karteko kideek. Iluntzeko 19:30­etan izango da.

Aukera zabala
Udazken Kulturalean gustu guztietako ekintzak antolatu dituzte. Ostiralean, esate baterako, partxis lehiaketa izango dute eta Aupa Etxe­bes­te barrezko pelikula emango dute, eta igandean Iñaxito pertsonaia izango da auzoko txikiekin. Igandean berriz, festa haundia egingo dute, plazan, eta auzoko eta inguruko produkturik goxoenak proba­tzeko aukera izango da: sagardoa, gaztainak, patata tortila eta abar. Diapositiba emanaldiak Datozen asteetan beste bi diapositiba emanaldi ere izango dira. Hilaren 29an, osteguna, Aitor Dorronsorok eta Ra­mon Arrizabalagak Tadzikis­tan eta Kirgizistanen barrena bizikletan egindako buelta azalduko dute. Azaroaren 4an berriz, au­zoko Andoni Oiartzabalek berak eta Amaia Rodrigue­zek udara honetan Indian barrena egindako bidaia azalduko du.

Bertso afaria
Bertso afaria ere izango da Ur Mia elkartean hilaren 30ean, Amets Arzallus eta Aitor Men­diluze bertsolariekin. Afa­ria 25 euroan da eta txartelak Irrintzi tabernan eta Ur Mia elkartean daude salgai.

Azala zaintzeko ikastaroa
Azaroaren 6an eta 13an, ostiralak biak, azaleko gaitzak tratatzeko aholkuak emango ditu Itziar Salegi adituak.

Urte osoan zehar ere lanean
Udazkeneko kultur aste mardulaz gain, Ereñotzun ekin­tza asko egiten dituzte urtean zehar ere. Haurrentzako eskulan tailerra dute asteartetan, aerobik saioak egiten dituzte astelehen eta asteazkenetan, eta yoga saioak astearte eta ostegunetan. Ho­riez gain, asmoa dute oinarrizko sukaldaritza ikastaroa eta makilaje ikastaroa antolatzekoa. Antolatzaileek adierazi dute inork izena eman nahi badu, 667 664 424 zenbakira deitu dezakeela, edo olakAE@g­mail.­com-era idatzi dezakeela.

Udazken Kulturala Ereñotzun

Urriak 20, asteartea.

  • Trangoko dorreak. Eternal Flame eskalada bideari buruzko diapositiba emanaldia. Alpimanbo taldearen eskutik. 19:30etan, kultur etxean.

Urriak 22, osteguna.

  • Etxolaberri inguruan egindako auzolandegien DVD eta aurkezpena. Felix Ugarte elkartearen eskutik. 19:30etan, kultur etxean.

Urriak 23, ostirala.

  • Partxis lehiaketa. 17:00etan, kultur etxean.
  • ‘Aupa Etxebeste’ pelikula. 22:30etan, kultur etxean.

Urriak 25, igandea.

  • ‘Galtzagorriei to... Inaxito’. Umeentzako ikuskuzuna. 11:30etan, kultur etxean.
  • Auzoko festa: auzoko sagardoa, gaztain erreak, auzoko produktuen azoka, patata tortila lehiaketa, auzoko artisten erakusketa. 17:00etan, plazan.

Urriak 29, osteguna.

  • ‘Tadzikistan eta Kirgizistan bizikletan’. Aitor Dorronsoro eta Ramon Arrizabalagaren es­ku­tik. 19:30etan, kultur etxean.

Urriak 30, ostirala.

  • Bertso afaria: Amets Arzallus eta Aitor Mendiluze bertsolariekin. 20:30etan, Ur Mia elkartean.

Azaroak 4, asteazkena.

  • Indiako diapositiben emanaldia. Andoni Oiartzabalen eskutik. 19:30etan, kultur etxean.

Azaroak 6, ostirala.

  • ‘Azalaren arazoak’ hitzaldi-ikastaroaren 1. saioa. Itziar Salegiren eskutik. 18:00etan, kultur etxean.

Azaroak 13, ostirala.

  • ‘Azalaren arazoak’ hitzaldi-ikastaroaren 2garren saioa. Itziar Salegiren eskutik. 18:00etan, kultur etxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!