Unai Agirre bertsolari
hernaniarrak Euskal Herriko txapelketako saioa izan zuen atzo Zarautzen.
Final laurdenetako saioa izan zen eta hirugarren
postuan geratu zen, 622 punturekin. Aurrenekoa I. Zubeldia izan zen, 643
punturekin; bigarrena I. Ibarra 627,5 punturekin;
laugarrena J. Munduate 608,5 punturekin; bosgarrena X. Silveira 595 punturekin; eta seigarrena O. Perea 558, 5 punturekin.
Finalerdietara aurrena bakarrik pasa zen zuzenean, I. Zubeldia alegia. Hala ere, Unai Agirrek badu finalerdietan izateko aukera oraindik. Puntuak kontuan izanda, aurreneko 11k pasatzen dira, eta momentuz, Agirre 10garren postuan da. Datorren astean Laudion izango da final laurdenetako azken saioa, eta hango
puntuaketen arabera jakingo da zeintzuk izango diren finalerdietara pasako diren bertsolariak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!