Igande goizaldean lapurretak izan ziren Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 19a, 02:00

Geroz eta gehiago dira Hernanin gertatzen ari diren lapurretak. Udaltzaingoak Kronikari adierazitakoaren arabera, larunbat goizaldean izan ziren bost lapurreta kasu konfirmatu dituzte dagoeneko. Horietatik lau berdinak izan ziren, hau da, kotxeetan lapurtu zuten. Bosgarrena berriz, Her­na­niko Kronikak Larra­mendi kalean duen egoitzan izan zen. Bertara, lehio bat puskatuta sartu ziren lapurrak. Bertatik eraman zituzten bi argazki kamara eta ordenagailu portatil bat, besteak beste. Denuntziak Udaltzain­goan eta Ertzaintzan jarriak daude.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!