DIPUTAZIOAK Gipuzkoako etorkizuna aurreikusi nahi du, eta horretarako G+20/Gazteak500 proiektua jarri du martxan. Proiektuaren helburua da ikustea nola egongo den Gipuzkoa hemendik 20 urtera. Horretarako, proiektu honetan arreta berezia eskainiko die gazteei, berain esanetan, hauek izango baitira 20 urte barru Gipuzkoa lideratzeko ardura izango dutenak.
Gazteak oinarri hartuta
Proiektuaren asmoa da 16-24 urte bitarteko 500 gaztek parte hartzea. Horretarako, ekintzak egingo dituzte: ikastetxe eta institutuetan saioak antolatuko dituzte, 16-18 urte bitarteko gazteekin; eskualde bakoitzean bi tailer edo saio antolatuko dituzte, bakoitzean 19-24 urte bitarteako 20 gazteak bilduta; eta gazte guztiek parte hartzeko aukera izango dute webgune eta teknolgi berrien bidez.
Burutzaldeko saioak Hernanin izango dira
Eskualde bakoitzean bi saio egingo dituzte, eta Buruntzaldekoak Hernanin izango dira, azoroaren 6an eta 20an, 18:00etatik 20:00etara. Saio honetan 20 gazte biltzea dute helburu, eta horretarako dei egin diete Hernaniko gazteei parte hartzeko.
Bi saioen
nondik norakoak
Hernanin izango diren bi saioetan ondorengoa landuko dute: aurrenekoan prozesuari buruzko azalpenak jasoko dituzte eta Gipuzkoaren gaur egungo egoeraren diagnostikoa egingo dute; bigarrengoan berriz, aztertuko dituzte aurreko saioan aterako alderdi positiboak eta hobetu beharrekoak.
Azken saio honetan baita ere, galdera batzuk erantzun beharko dituzte saioetan bildutako gazteek, horien artean, honakoak: Zer nahi duzu gorde eta mantendu gaur egungo errealitatetik?, Nolakoa uste duzu izango dela 20 urte barruko Gipuzkoa, eta Nolakoa nahi zenuke izatea?.