Aidurrek 1-5 irabazi zuen Joxe Mariren kontra, eta partidurik galdu gabe jarraitzen du

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 19a, 02:00

Aidur taldeak ostiralean izan zuen partidua, Joxe Mari taldearen kontra, eta 1-5 irabazi zuen. Partidua indartsu hasi zuten hernaniarrek, eta atsedenaldira 0-2ko aldearekin joan ziren, Vazquez eta Noenlleren golekin. Bigarren zatian Joxe Marik aldea murriztu zuen 1-2koarekin, baina Aidurrek denboraldiko partidu onena jokatu zuen eta 1-5 irabazi zuen. Orain arteko partidu guztiak irabazi ditu talde hernaniarrak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!