Jone Boutique areto futbol taldeak 2-7 irabazi zuen larunbatean Zarautzen, etxeko taldearen kontra. Emaitzak errez lortutakoa dirudien arren, Julen Giraldok adierazitakoaren arabera, ez zen partidu xamurra izan: «partidua ondo hasi genuen, 0-2ko aldearekin, baina atsedenaldira 2-3ko emaitzarekin joan ginen. Bigarren zatian zarauztarrak gu estutzen saiatu ziren, baina gure aukerak aprobetxatu genituen eta 2-7 irabazi genuen».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!