FEMINISMOAREN eboluzioa ezagutu nahi duten emakumeek aukera paregabea dute Jabetze Eskolek antolatutako ikastaroan. Ikastaroak Feminismoa lehen eta orain du izena, eta helburua da ezagutaraztea mugimendu feministak sortu zirenetik egon diren ideiak, estrategiak, praktiak eta aldarrikapen ezberdinak. Ikastaroan, alde batetik ezagutuko dute historian zehar sortu diren kontzeptuak eta diskurtsoak bi sexuen inguruan; eta bestetik zein diren emakumeen berdintasun eskubidearen inguruko gaiak eta gaur egungo erronkak. Ikastaroan metodologia dinamikoa eta parte hartzailea erabiliko da, eta oinarrituko da hausnarketa pertsonalean eta talde eztabaidan. 15 ordukoa izango da eta urriaren 20an hasiko da. Sei asteartean izango da, 18:00etatik 20:30etara, eta Saioa Hernandez izango da irakaslea.
Izena emateko aukera
Ikastaroan izena eman nahi duenak oraindik badu aukera, bi modutara: irantzu-j@hernani.net-era idatzita edo 943337017/943336802 telefonoetara deituta.