Beñat Gaztelumendi bikain aritu zen atzo Euskal Herriko Bertsolari txapelketan. Final laurdenetako saioa izan zuen Uztaritzen, eta aurreneko postuan geratu zen, 669 punturekin. Hortaz, finalerdietarako pasea lortu zuen. Saioa, bere osotasunean hartuta ere oso ona izan zen, orain arteko onenetakoa, eta hori puntuei begiratuz gero ere antzeman daiteke. Beñat Gaztelumendi izan bazen ere pasea lortu zuen bakarra, hurrengo hirurek ere aukera haundiak izan ditzakete, puntuazio oso altua lortu baitzuten: A. Estiballes 2garren izan zen 661 punturekin; A. Sarriegi 3garren 657 punturekin; eta X. Paia 644 punturekin.
Bestalde, Unai Agirrek saioa izango du gaur, final laurdenetakoa. Zarauzko Aritzbatalde pelotalekuan izango da, 17:30etatik aurrera. Sarrerak bertan eros daitezke.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!