Mañel Serra aske utzi dute fidantzapean eta Joanes Larretxea Fleury-n espetxeratu dute, Frantzian

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 18a, 02:00

Mañel Serra joan den asteartean atxilotu zuen Polizia Nazionalak Hernanin, beste hamar pertsonekin batera, tartean Arnaldo Otegi, Rafa Diez Usabiaga eta Rufi Etxeberria. Atxilotuei egozten diete ´legez kanpo utzitako Batasunaren zuzen­daritza berriz osatzea`. Guz­tiak ostiralean pasa ziren Baltasar Garzon epaile­aren aurretik, eta azken honek libre utzi zuen Mañel Serra, 10.000 euroko fidantzapean.

Joanes Larretxea Fleury-ko espetxean sartu dute
Bestalde, Joanes Larretxea herna­nia­rra Frantzian atxilotu zuen, joan den asteko igandean, Frantziako Poliziak. Joanes ostegunean eraman zuten Pariseko auzitegira eta epailearen aurretik pasa ondoren, Frantziako Fleury espetxean kartzelaratu zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!