AZKEN urteetako hitzorduari hutsik egin gabe, gaur hasiko da Hernaniko xake txapelketa herrikoia. Gaur hasi, eta 7 astebururen buruan, partidak izango dira igandero, guztiak Zumitza tabernan izango dira, arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Partiden datak ondorengoak dira: urriak 18 eta 25, eta azaroak 1, 8, 15, 22 eta 29. Txapelketan parte hartzeko, izena aldez aurretik eman behar zen.
Suitzako joko sistema
erabiliko dute
Txapelketa osoan zehar, Suitzako joko sistema erabiliko dute. Hau da, elkarren kontra jokatuko dute maila bera duten jokalariek edo puntu berberak dituztenek.
Partida bakoitzean, jokalariak ordubete izango du jokatzeko. Horrez gain, jokalariren batek igandean jokatzeko arazoren bat izango balu, aurkariarekin adoz jarriz gero, astean zehar jokatzeko aukera izango luke. Partida jokatu ondoren, hurrengo igandean jakinarazi beharko diete antolatzaileei partidako emaitza.
Bi atseden hartzeko aukera izango dute
Aipatutakoaz gain, jokalari bakoitzak bi aldiz izango du atseden hartzeko aukera, eta horretarako eskaera partidaren aurreko igandean egin beharko du; hala ere, azken bi partidetan ezin izango dute atsedenik hartu.
Era guztietako sariak izango dira
Txapelketa guztietan bezala, honakoan ere ez dira sariak falatako. Sariak izango dira txapelketan aurreneko postuan geratzen denarentzat, herriko jokalari onenarentzat, eta adinaren arabera onenarentzat.