GIPUZKOAKO Odol Emaileen elkarteak urtero omentzen ditu 25, 40, 50 aldiz edo gehiagotan odola eman duten herritarrak. Omenaldia eta bazkaria gaur izango dira Urnietan, eta bertan Hernaniko hogeita lau odol emaile omenduko dituzte. Horietatik hamalauk 25 aldiz eman dute odola; zortzik 40 edo 50 bitarteko donazioak egin dituzte, eta azkeneko biak 50 aldiz baino gehiagotan emateagatik.
Eguna Urnietan
Odol emaileen eguna Urnietan ospatuko dute aurten, 11:00etan hasita, ondorengo egitarauarekin: meza, ongietorria, intsinia eta diplomen bakaneta eta bazkaria.