Wukro herriari lagundu eta elkartasuna adierazteko bazkaria izango da gaur Atsegindegin

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 18a, 02:00

HERNANIk herri solidarioa erakutsi du azken urteetan, eta aurten ere, xoxa batzuk biltzeko asmotan, el­kartasun jardunaldiak an­to­latu dituzte Wukro herriari laguntzeko. Etiopiako Wukro herriari laguntzeko ekintzak asteburu osoan zehar ari dira izaten, eta gaurkoan herri bazkaria izan­go da Atsegindegin. Bazkaria Garagardo Azokako azpie­gi­tura aprobetxatuz egingo du­te, eta txartelak aldez aurretik er­osi behar ziren.

Atzo ekintzak atletismo pistan
Atzokoan berriz, jende ugari erakarri zuten ekintzak izan ziren atletismo pistan, Irriak eraikitzen taldeak antolatuta. Bere garaian, taldea Gazte Txokotik sortu zen, Wukrori lagundu eta herritarrak kontzientziatzeko asmo­tan. Atzokoan ohiko jokoez gain, sagarrarena, zapiarena eta abar, Wukroko egoera gerturatzen saiatu ziren hurbildutako umeei. Horre­ta­rako, Wukroko herria irudikatu zu­ten, eskola eta etxe eta guzti. Horrez gain, Elkartasun Kilometroa ere egin zuten pistara hurbildutakoek.

Eskutitza bidali dute enpresetara
Aipatutakoaz gain, enpresetara esku­titzak bidali dituzte, eman ahal duten diru laguntza es­katzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!