Urbieta kaleko etxebizitza batek su hartu zuen atzo goizaldean

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 18a, 02:00

sutea izan zen larunbat goizaldean Urbieta kaleko 7garren zenbakian, Taxi geltoki aurreko etxebizitzan. Sutea goizeko 04:00ak aldera gertatu zen, eta Ertzaintzak Kronikari adierazitakoaren arabera, arrazoia akzidentala izan zen.


Bizilagunak desalojatu behar izan zituzten
Sutearen abisua jaso bezain laister, Udaltzaingoa, Ertzaintza eta anbu­lantziak gerturatu ziren lekura. Sutea etxebizitzako aurreneko solairuan gertatu zen, eta etxebizitza blokea nahiko kaltetua geratu da. Sutearen ondorioz, Ertzaintzak inguruko etxebizitzetako bizilagu­nak desalojatu zituen. Sutea goizaldeko 05:00ak aldera itzali zuten guztiz, eta orduan itzuli ziren beraien etxeetara.


Bi ertzaina eraman zituzten
Donostiako ospitalera Ertzaintzak esandakoaren arabera, sutearen ondorioz, bi ertzainek kea harnastu zuten, eta ondorioz, Donostiako ospitalera eraman behar izan zituzten. Jakinarazi dutenez, atzo goizean jaso zuten alta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!