Hernani erraz gailendu zen Zubipen, 4-2

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 18a, 02:00

bolada onean dago Hernani, eta horren adibide da atzo jokatutako partidua. Mondragon taldea izan zuen aurrean, eta erraz irabazi zuen, 4-2. Partiduko aurreneko minu­tutik sendo egin zion aurre Mondragoni, eta gol aukera ugariren ostean, 30garren minutuan sartu zuten aurrenekoa. Golaren ostean, gora egin zuten txuri berdeek, eta minutu gutxiren buruan, beste bi gol sartu zituzten, atsedenaldira 3-0 aldea­rekin joanaz. Bigarren zatian partiduko intentsita­teak behera egin zuen, eta 3-2ra hurbildu zi­ren arrasatearrak. Hala ere, amaiera iristear zela, partidua erabaki zuen Hernanik 4-2ko golarekin. Golak sar­tu zituzten Peruk (2), Uriok eta Olasagastik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!