OSIÑAGA auzoko umeentzat egun haundia izango da gaurkoa. Azken urteetan egin izan duten moduan, aurtengoan ere, urriarekin batera, umeen festa antolatu dute. Festa Arriatsuko eskolan izango da, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, eta bertan biltzen diren neska mutilek, besteak beste, izango dituzte jokoak eta txokolatada.
Elkartearen ohiko
bilera bihar
Bestalde, bihar, elkarteak ohiko bilera egingo du eskolan bertan. Eguerdiko 12:00etan hasita, aztergai izango dituzte, esate baterako, ondorengo gaiak: auzoko beharrak, urte bukaerako egutegia, Arriatsuko eskola, Abiadura Haundiko Trena, eta abar.