Yone Boutiquek aurreko partiduan galdutakoa berreskuratu nahi du Zarautzen aurka gaur

Kronika - Erredakzioa 2009ko urr. 17a, 02:00

Lehenengo mailan joka­tzen duen Yone Boutique taldeak Zarautzen aurka jokatuko du gaur, arratsaldeko 16:00e­tan Zarautzen. Hernani­ko taldearen helburua da partida hau irabazi eta aurreko asteburuan galdutakoa berreskuratzea. Aurreko partidua, gutxigatik, baina galdu egin zuen Hernaniko taldeak. Denboraldia hasi zenetik jaso duen porrot bakarra izan da eta bosgarren postuan dago.

«Kontu haundiz»
Zarautz taldea azken postuan dago, baina Julen Giraldo entrenatzailearen esanetan, kontu haundiz joateko asmoa dute, eta ez dute partidu erraza espero.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!