Erregional ohorezko mailako Hernani taldeak Mondragon taldearen aurka jokatuko du gaur, Zubipen. Arratsaldeko 16:30etan izango da. Hernanik ez zuen denboraldia nahi bezain ondo hasi baina azken bi partiduetan garaipena lortuta, bolada onean dabil. Bolada horri eusten saiatuko da gaur. Hernani 10garren postuan dago eta Mondragon 15garrenean.
Neskak Usurbilen aurka gaur
Emakumezkoen ligan Hernanik Usurbilen aurka jokatuko du gaur, Haranen. Arratsaldeko 16:00etan izango da. Hernani taldea bigarren postuan dago jokatutako partidu guztietatik bakarra galduta eta Usurbil azkeneko postuan, hau da, zortzigarrenean.