hernaniko neska seniorren taldeak bihar jokatuko du Euskadiko ligako lehenengo partidua. Galdakao BT taldearen aurka estreinatuko da. Partidua Hernaniko kiroldegian izango da goizeko 11:00etan.
Iazko postua hobetzeko helburua
Joan den urtean zazpigarren geratu ziren hernaniarrak bederatzi taldeko ligan. Aurten hamaika talde izango dira lehian eta Alai Zubimendik, taldeko entrenatzaileak azaldutakoaren arabera, «iazko postua hobetzea izango dute helburu hernaniarrek, pixkanaka kategoriari neurria hartu eta goiko postuetara hurbiltzeko».
12 jokalari
Taldea 12 jokalarik osatzen dute aurten: Ilargi Gastesi, Idurre Alfonso, Iratxe Etxeberria, Sara Adamut, Eva Barrasa, Elene Jimenez, Jaione Aranburu, Nahikari Apezetxea, Urruñe Etxeberria, Amaia Urdangarin, Maialen Estarloa eta Itsaso Uzkudun.